Juan Garai

Juan Garai

Bizitza
JaiotzaUrduña, 1528 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaRío de la Plata, 1583 (54/55 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Ezkontidea(k)Isabel de Becerra y Mendoza (en) Itzuli  (1558 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea

Find a Grave: 14649963 Edit the value on Wikidata

Juan Garai[1] (Urduña?, 1528?- Punta Gorda, Santa Feko probintzia, 1583) militar, esploratzaile eta konkistatzaile izan zen, jatorri bizkaitarra ei zuena. Hego Amerikako zati atlantikoaren antolamenduan garrantzizko rola izan zuen. Andaluzia Berriko gobernazioan izan zuen jarduketa aipagarria da, bai eta 1573an Santa Fe hiria fundatzeagatik bere lehen kokalekuan. Honen ondorioz, hurrengo urtean Santa Fe hiriko gobernamenduko teniente izendatu zuten, 1577ean Asunción-eko gobernamenduko Teniente Orokorra izendatuko zuten geroago. Hala, lurraldeko gobernatzaile izanik, 1578. urtetik aurrera Buenos Airesko hiria fundatu zuen 1580ean, Ciudad de la Trinidad izenarekin, Pedro Mendozak 1536. urtean gotorleku bat sortu zuen lekuan, Real de Nuestra Señora Santa María del Buen Ayre izenekoa.

  1. Espainiar agirietan Juan de Garay

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne